XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GUZTIARI BURUZKO KRISTAU-EGINBEARRAK.

12. Azaluskeria dan edozeri ta Jaungoikoari gogoko izan ez dakion edozeri, gorroto izango dautsazu.

13. Ez egizuz itzi Jaunaren aginduak, artu dozuna gorde baiño, ezer geitu ez kendu bagarik.

PEKATUEN AUTORTZA.

14. Batzarrean (elizan), autortu egizuz zure pekatuak, eta otoitzetara ez urreratu barru txarraz.

Orixe da bizitza-bidea.

1. Eriotzako bidea, barriz, auxe da: Lenengo ta bein, bide txarra ta biraoz beterikoa da: eriotzak, ezkon-naasteak, zalekeriak, aragikeriak, lapurretak, sasijaungoiko-gurtzak, sorginkeriak, aztikeriak, indarrezko ostuteak, guzurrezko autorrak, azaluskeriak, biotz bikoitza, iruzur, arrokeri, dongakeri, arropuzkeri, diru-gosea, berba gordiñak, ikusi-eziñak, ausarkeria, aundikeri ta ustekeria.

ERIOTZAKO BIDEARI JARRAITZEN DAUTSOENAK.

2. Onak aurrean darabillezanak jarraitzen dautsoe bide oni, baita egiaren arerioak, guzurraren maitatzailleak, zuzentasunezko saria ezagutzen ez dabenak, ona danaren eta epai zuzen-zaleak ez diranak, onaren zaintzailleak izan bearrean txarrarenak diranak be bai; otzantasunetik eta eroapenetik urrun dagozanak, uskerien maitatzailleak eta sari-zaleak, txiroaren erruki ez diranak, atsekabetuari buruz naigabetzen ez diranak, euren Egillea ezagutzen ez dabenak, euren semeen iltzailleak, Jaungoikoaren izakiaren galtzailleak; beartsua bertan bera izten eta naigabetua estutzen dabenak; aberatsen bitartekoak, txiroen ebazle zuzenbageak, pekatu guztietan jakintsuak.

Pekatu guztiotatik askatuta egon zaiteze, ene semeok!.